XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola bizi ote daiteke poltsikorik gabe?

Agian, kokoteraino zegoela konturatuko zen Marta andereñoa.

Edo, agian, eskertu nahi izango zion horrenbeste denboran geldi-geldi egoteagatik eta horren arrosa izateagatik.

Edo, agian, Enekorengan pentsatu zuen lehenbizi, besterik gabe.

Kontua da, dena delakoagatik, andereñoak Eneko aukeratu zuela idazkariari giltza itzultzeko.

- Eskerrik asko laguntzeagatik esan eta giltza eman zion.

- Begoña andereñoari eman behar diozu.

- Giltzaren zain dago.

- Eta itzul zaitez azkar!

Ikasgelako guztiek jaso zituzten buruak matematika-liburuetatik eta inbidiaz begiratu zioten Enekori.

Bera ikasgelatik irten zen, ateari danbateko ederra emanez.

Pasiloan pentsamendu bat izan zuen, pentsamendu bakarra: komunak!

Aurrera egin zuen astiro, zaratarik atera gabe.